Bidea,

Ondarea

eta Zientzia

UZTAILA-IRAILA

Jardueren programa

UztailaAbuztuaIraila

Bidea,

Ondarea

eta Zientzia

UZTAILA-IRAILA

Jardueren programa

UztailaAbuztuaIraila

Bidea,
Ondarea
eta Zientzia

UZTAILA – IRAILA
2021

Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak Xakobeo 21-22 ospatzeko, Donejakue bidearen ondare kulturala eta zeru-bidearen ezagutza zientifikoa konbinatzen dituen egitaraua antolatu du. Hartara, Bidea, Ondarea eta Zientzia izeneko proiektua garatu du, 2021eko udan askotariko jarduerak eskainiko dituena ibilbide xakobeoek Nafarroan zeharkatzen dituzten hainbat txokotan.

Egitarauak ondare kulturalera hurbiltzea proposatzen du, ikuspegi eta lan-ikuspuntu berrietatik ondare kulturalaren analisi zientifiko eta teknologikoa eginez. Besteak beste, materialak, pigmentuak, egiturak eta geometria aztertuko dira, baita Bidea egin zuten edo Erdi Aroaz geroztik haren monumentuetan dautzaten gizabanakoen hondakinak birraztertu ere. Jarduerok osatzeko, behaketa astronomikoak egingo dira izarren bidea hobe ezagutze aldera; unibertsoaren eta zeruko kartografiaren misterioetan barneratuko gara.

Ondareak eta zientziak bat egiten dute elkarrizketa emankor baten bidez irakurketa berriak eskaintzeko. Mota guztietako publikoarentzat irekitako gonbita da, azterlan berritzaileetan ateratako ondorioak irisgarri egin nahi dituena, maiz arlo tekniko edo akademikoan bakarrik baitaude eskuragarri. Laburbilduz, Bidea beste era batean ezagutzeko aukera bat da, bai eta Europako Ibilbide Kultural honen irakurketa mugagabeak, balioak eta milaka urte dituen ondarea aberastu eta berritzen dituzten hurbilketa berriak ezagutzekoa ere.

UZTAILA

UZTAILA

2021.07.08  VIANA
19:30 Navarro Villoslada aretoa eta Vianan barnako bisitaldia.

Gaixotutako harria, Vianan barnako ibilaldia

Mª Dolores Sanzen hitzaldia

Vianako udaletxeko armarriko harriaren narriadurarekin lotutako kalteen analisi eta azterlanak aurkeztuko dira. Halaber, ondasunaren andeatzearen aurrerapena kontrolatzeko aplikatutako neurriak azalduko dira. Saio teorikoa amaituta, bisitaldi presentziala egingo da armarria eta narriadura berdinak kaltetu duen Santa Maria parrokia-elizaren fatxada bisitatzeko.

Izena eman

2021.07.22 PAMPLONA/IRUÑA
19:30 Iruñeko Planetarioko Tornamira aretoa.

Bide bat zeruan

Zeru saio berezia Esne Bideari eta Donejakue bideari buruz. Bidea, Ondarea eta Zientzia. Javier Armentiak aurkeztua.

Izena eman

2021.07.29 PUENTE LA REINA/GARES
19:30 Vinculo Etxea, jarduera anitzeko gela.

Heriotza Bidean, Erdi Aroko erromesen analisi biomolekularrak

Patxi Pérez Ramalloren hitzaldia

Donejakue bidearen jatorria eta penintsulako iparralde osoan zehar izan duen bilakaera ardatz hartzen dituen diziplinarteko proiektu baten emaitzak aurkeztuko dira, eta arreta berezia eskainiko zaie Nafarroako Foru Komunitatean aurkitutako gizabanakoei. Lortutako datuek Donejakueren fenomenoari lotutako gizarteak hobeto ezagutzea ahalbidetu dute, Erdi Aroko erromesen profila eta Donejakue bidearen inguruan sortutako biztanleria-mugimenduen eragina azpimarratuz.

Izena eman

2021.07.31 AKERRETA (ESTERIBAR)
21:30 Transfigurazioaren parrokiaren zelaigunea.

Izarren bidea

Iruñeko Planetarioak eskainitako zeru-behaketa.

Izena eman

ABUZTUA

ABUZTUA

2021.08.05 LOS ARCOS
19:30 Los Arcoseko kultur-etxea.

Artea eta Geometria Erdi Aroan

Emilio Quintanillaren hitzaldia

Artea eta geometria errealitatea aztertzeko eta irudikatzeko bi modu osagarri dira. Oso interesgarria da artearen historiaren ikuspegitik irudi geometrikoen esanahia eta erabilera argitzea. Hitzaldiaren ardatzak Erdi Aroa, kosmosaren eta perfekzioaren irudikapena unibertso sakratu txikietan eta esanahiz betetako mikrokosmosak izango dira.

Izena eman

2021.08.12 EUNATE (MURUZABAL)
20:00 – 24:00. Santa Maria eliza.

Monumentuen bidez Bidea berreskuratzea: Vianako Printzea Erakundea

José Luis Franchez Apecechearen hitzaldia

Nafarroako Donejakue bidearen arkitekturaren errepaso laburra, Donejakue bideko zenbait monumenturen zaharberritze-lan esanguratsuenen bitartez.

Izena eman

San Lorentzoren malkoen gaua

Pertseidak behatzea.
Iruñeko planetarioak eta AstroNavarra talde astronomikoak zuzendutako aire zabaleko jarduera.

Izena eman

2021.08.19 PAMPLONA/IRUÑA
19:30 Nafarroako Errege Artxibo Nagusia eta ingurumariak.

Donejakue Bidea kartografiaren bidez

Carmen Jusuéren hitzaldia

Erromes eta bidaiarien istorioak, batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hainbeste, bidearen ikuspegi berezia utzi digutenak. Kontakizun horien bidez, gaur egun harrigarri zaizkigun ibilbideak, hiriak, paisaiak eta tradizioak ezagut daitezke. Aipamen berezia merezi du Erdi Aroko munduaren irudikapenak. XI. eta XIV. mendeen artean marraztutako mapamundi-ek, izan ere, Santiago munduko toki handienetakotzat dute, Jerusalem eta Erromarekin batera. Gaur egun Donejakue bidea gisa ezagutzen duguna eraiki duten bidaia-liburuak eta mapak ezagutzeko ibilbidea.

Izena eman

Zeruko kartografia, gaueko iluminazioa, neurketa-tresnak eta teknikak

Ibilaldi zientifikoa artxibotik Zaldi Zurira, Fernando Jáureguik eskainia

Izena eman

2021.08.21 ESTELLA/LIZARRA
20:00. Topagunea: San Martin plaza.

Unibertsoa eta Rua, Lizarran barnako ibilaldia

Lizarran barnako bisita gidatua, Iruñeko Planetarioko Javier Armentiak eta Murariako Roberto Cigandak eskainia.

22:00 Behaketa Los Llanosen.

Izena eman

Ilargia, Jupiter eta Saturno

Iruñeko Planetarioak antolatutako jarduera.

Izena eman

IRAILA

IRAILA

2021.09.02 SANGÜESA/ZANGOZA
19:30 Vallesantoro jauregia. Ekitaldi-aretoa eta lorategia.

Zangozako Santa Maria koloreanitza

Alicia Ancho Villanuevaren hitzaldia

Santa Mariako portadaren jatorrizko polikromia nolakoa zen eta Erdi Aroan pigmentuak sortzeko prozesuak ezagutzeko saio teorikoa. Jarraian, pigmentuak sortzeko materialen eta tekniken erabileraren erakustaldi praktikoa egingo da.

Izena eman

2021.09.11 ANDELOS (MENDIGORRIA)
19:30 – 24:00. Hiri erromatarra eta gordailuaren gunea.
Aztarnategirako bisita gidatua, 2 taldetan eta Guiartek gidatua.

Gaua bidean

Iruñeko Planetarioak gidatutako aire-zabaleko jarduera.

Izena eman

2021.09.16 PAMPLONA/IRUÑA
11:00 Iruñeko Planetarioa

Ondare kulturala eta zientzia

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzak “Vía Láctea, Camino de Santiago, Patrimonio y Ciencia”  trailerra aurkeztuko du fulldome formatuan (kupula osoa) planetarioentzat eta screen flat formatuan (pantaila laua 16/9) telebista eta sare sozialetarako.

ESNE BIDEA proiektuaren parte izango da Iruñeko Planetarioan saio guztietan proiektatuko den aurrerakin gisa. Paisaien, natura- eta giza ondarearen, artearen eta historiaren esentzia jasoko ditu, baita astronomiari esker unibertsoan dugun tokiari buruzko jakintza ere, non Bidea ondare kulturala eta zientzia batzen dituen ardatza den.

Izena eman